XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GEURE BATZOKIJAK

Eztago zerrtan ezan emen, zerr dira Batzokijak.

Idaztiño onetako irakurrleak bay dakije, Batzoki itz gosoa entzun ordurako, beragaz ezan guradoguna, euzko-aberrtzaliak batzendiran toki dala.

Baña auxe'gaitik: Batzokijetan batzendiralako jelkidek, imiñi biarrdogu arrdura andija, ¡ta andija gero!, Batzokijak eroatean bide onatik geure ikurritz deuna zabaltzeko.

Batzokijak dira baratz onak euretan eraiteko azi aberrtzalia; ba ez dira irasiten barre egiteko ta jokon egiteko bakarrik, ez: irasitendira basterra guztijetatik zabalduteko geure ikurritz deuna, geure ?Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra! Irasitendira erri bakotzan, erri bakotzako jeltzalek alkarrtugaitezen eta danok egongaitezen alkatrtuta guda gogorr egiteko geure Aberriko arerijo guztijori.

Onetarako azibiarruogu egitearren Batzokijetako bizitza izendeitela Jan-Goikua eta Lagi Zarra aginduten dauden legez eta axelakoa.

Au egiten ezpadogu ?ze indyarra eukikodaude geure itzak? ?Ze aurrpegigaz joangogara bestiari ezaten Euzko-Aberrtzalen Alderrdiko egiak?

Ozterantzen bearr asko eginleikie ta egin biardaude Batzokijak.

Euretan egonbiardau, auteskunde-egunetan, erri bakotzak auteskundetarako egitendaben lan guztijen arrtezkola.

Norrbait ezangodan beranzat, idazkuntxu au irakurritendabenen: -¿Ez daude ba egin ori, oraiñ arrten, auteskundetan Batzokijak?

-Eta geu ezangodotzegu, bayetz: oraiñ arten egon diran auteskundetan, Alderrdi Jeltzale jayozanetik. bearr zintzo ta gogorr egindaude Batzokijak; baña emen idatzitendogu egitendauaen lanak eta eginbearrlaunkezenak.

Ondiño bere bay dagoz ibilliteko beste bide batzuk, onak alegiñen irigiteko geure anaien begijak egiako arrgira.

Ara emen zeintzuk dira onek bideak, guztiz onak: batzuk dira neguan ibilliteko, beste batzuk udan ibilliteko.

Neguan, Batzokijak eginberrlaunkez batzarrak, gitxienatik asten beiñ, larunbatean edo beste egune baten.

Onek batzarratan, bazkide bat bakotzan oguzideizela itz bi Euzkadiko edestina; eta alan bazkide guztik jakingo launke ondo, zeiñ zan euren Aberri.

Udan Batzokijak joanleitikez, jai-egunetan, alboan dagozen erritxutera, nai goixeran Meza nagosi entzutera nai arratsaldetik; eta ordun itz-egin baserritarrari ta ezan zein da geure Alderrdiko ikurritza.

Au egitenbadaude Batzokijak, Jaun-Goikuak eta Lagi-Zarrak emongodotze ezkerrak.

ARALUCE'TYARR ANDONI.